Dantza

Tradizioak gordetako altxorra

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Axeri dantza egingo dute bihar 12:00etan Andoainen. Ekitaldi herrikoia da eta jende askok parte hartzen du. Axeri dantzaren helburua ikusleei barre eginaraztea da: dantzariak elkarren artean jolasean aritzen dira. Zortzi atal ditu dantzak, eta buruzagi batek zuzentzen du. Axeri dantzaren tradizioa Gipuzkoako hainbat puntutan gordetzen da. Andoainen 1970eko hamarkadan berreskuratu zuten, eta, ordutik, urtero ekainaren 24an egin dute dantza. Goiko plazan izango da ekitaldia, eta sarrera doanekoa da. Dantzaldiaren aurretik egingo dute gaiteroen kalejirak girotutako hamaiketakoa.

Axeri dantza



Bihar, 12:00etan, Andoainen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.