LEPeko lanpostuen %8 euskaraz izatea «eskastzat» jo dute

2018ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Aparteko lan eskaintza publiko baterako proposamena egin du Nafarroako Gobernuak aste honetan. Guztira, 996 lanpostu eskainiko dituzte Osasun Departamentuan eta Administrazioan. Horietatik, ordea, 80 postutan bakarrik izanen da euskara eskakizun: %8. Eskaintza «urriegia» dela salatu du Dabid Anaut EH Bilduko parlamentariak. Sindikatuen mahaian, CCOOk begi onez ikusi du proposamena, baina ELAk eta LABek abstentziora jo dute, euskarazko lanpostu kopurua nahikoa ez dela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.