Nafarroan eskatu dute lizitazioekin ez jarraitzeko

2017ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Nafarroako abiadura handiko trenaren lanen inguruko prozedurak geratzeko eskatu dute Ione Belarra eta Eduardo Santos Nafarroako Podemoseko ordezkariek Espainiako Parlamentuan. Nafarroako Parlamentuan gizartearen beharren inguruan egiten ari diren ponentzia amaitu bitartean, Azkoien eta Erriberri eta Alesbes eta Azkoien lotzen dituzten ibilbideen lizitazioekin ez jarraitzeko galdegin dute. Hain justu, Espainiako Gobernuak bere gain hartuta ditu Nafarroako AHTaren hainbat obra. Halaber, Nafarroako gizartea engainatzeari uzteko eskatu dio Podemosek «UPN buru duen Nafarroako eskuinari». Esan du, gainera, AHTaren onurak jada baliatzen direla erkidegoan. Horrez gain, legez besteko proposamen bat ere aurkeztu du alderdiak; tren «publiko eta sozial» bat eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.