CCOOk helegitea jarri die Navaleko kaleratzeei

2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Aurreko astean ELA eta CAT sindikatuek aurreratu bezala, CCOOk bide beretik segituko du Navaleko 173 beharginen kaleratzeen auzian. Helegitea jarriko dio enplegua erregulatzeko txostenari. Langile batzordeak atzo jaso zuen kaleratzeen ebazpena, eta CCOOk hartutako erabakiarekin negoziazio batzordearen gehiengoak lan erregulazio txostena auzitara eraman izana azpimarratu zuen Juanjo Llorden langile batzordeko idazkariak. Helegitea kentzeko zer egin behar duten ere esan zien Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari: «Balizko inbertitzailerik baldin badaukate, eser daitezela negoziazio mahaian langile batzordearekin, eta, alternatibarik baldin badaukate, horiek mahai gainean jar ditzatela, ontziolan lanean jarraitu ahal izateko».

Astelehenero bezala, batzarra egin behar zuten langileek ontziolan, baina konkurtso kudeatzaileak horretarako baimena ukatu zien. Ondorioz, batzar informatiboa enpresa atarian egin, eta bilera langile batzordearen bulegoetan amaitu nahi izan zuten. Baina Ertzaintzak handik ateratzeko eskatu zien, eta ontziolaren atarian elkarretaratzea egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.