Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Normaltasun berria

2020ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Normaltasun berria deitu diote alarma egoeraren ostean hemen gelditzeko asmoz etorriko den bizimoduari. Asteak dira normaltasun berriaz hitz egiten dela, zer esan nahi duen eta zer ekarriko duen oso ondo jakin gabe. Baina ari gara lehen printzak ikusten. Maskara eramanez, distantzia fisikoa mantenduz eta higiene ohiturei eutsiz, hasiak gara normaltasun horretarako lehen urratsak egiten. Baldintza berezi batzuetan izan arren, atea ireki dute ekarte gastronomikoek, igerileku eta kiroldegiek, hainbat zinema aretok, txotxik gabeko sagardotegiek...;asteburuan izango dira, halaber, antzezlan berrien estreinaldiak, lehen musika kontzertuak,euskara azterketa masiboak, publikorik gabeko futbol eta saskibaloi partidak... Aste honetan albiste izan dira horietako asko, baina, apurka-apurka, albiste izateari utziko diote eta normaltasunaren parte bilakatuko dira, hainbat hilabetez behintzat.

Aurrerapausoak dira, inondik ere, duela pare bat hilabete bizi izanikoaren aldean. Osasun krisia arintzeak eta, batez ere, kutsatze eta heriotza datuek hobera egiteak eman dute aukera urrats horiek egiteko, eta normaltasun berriari itxaropenez begiratzeko. Baina begi bat aurrera eta bestea atzera begira izatea komeni da, aste honetan Txagorritxun eta Basurtun izaniko kutsatze fokuek irakatsi digutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.