Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Oin bat kalean dutela

2020ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Hirugarren gradua onartuta, eta erabaki horrek izan ditzakeen bestelako neurri aringarriekin, Kataluniako preso independentistak espetxera ez itzultzeko moduan egon daitezke epe laburrean. Generalitateko Justizia Sailaren oniritzia falta zaie, epe motzean helduko dena, nahiz eta ez den asteburua baino lehenago aurreikusten. Generalitatearen aldeko iritzia argia da, eta behin hori jasota, kalean izango dira; txarrenera ere, soilik aste barruan joan beharko lukete lotara.

Baina oztopoak gerora etor daitezke. Espainiako Fiskaltzak helegitea aurkeztuko duela nahiko ziurra baita, eta azken ebazpena kartzelara zigortu zituen auzitegi berberak eman behar baitu: Espainiako Auzitegi Gorenak. Ordurako kalean izango lirateke preso politikoak, baina Gorenaren erabaki batek gradu aldaketa atzera bota dezake, eta berriro ere espetxera itzularazi.

Espainiako Justiziaren bideak ez du konfiantza handirik ematen, eta Gorenera iritsiz gero kontrako ebazpen bat ez litzateke batere harritzekoa izango. Bide politikotik bakarrik lor daiteke auzia hara ez iristea; Espainiako Gobernua baita Fiskaltzan izendapenak egiten dituena, eta, Fiskaltza eragin politikotik at dagoen organoa dela esaten duten arren, hamaika baitira kontrakoa erakusten duten adibideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.