Patxi Zabaleta
ARKUPEAN

Mare Nostrum, hau lotsa!

2016ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Erromako inperioa bere barneko kontraesanek lehertuta suntsitu zen, ustez «arrotzak» edo «barbaroak» ziren etsaiek eraginda baino gehiago. Arrotz haiek inperioko menpeko, morroi, gudari eta zerbitzariak ziren eta horrexegatik ikasia zuten nola egin behar zitzaien gerra erromatarrei.

SESB bezalako inperio ikaragarria ere ez zen kanpoko etsaiengatik erori, baizik barruko agintaritzaren zabartzeagatik eta jendearen askatasun egarriarengatik. Europak eta neurri baten Ipar Amerikak ere joera berdintsuak erakusten dizkigute.

Europarroi dagokigunez, Mediterraneoa bihurtu dugu heriotzaren eta ankertasunik gordinenaren irudi. Bene-benetan Frantzisko Aita Santuak esan eta egiten dituen keinu batzuez haratago ez dago gaur egungo agintarien aldetik duintasun irudirik. Erromatarrek gure itsasoa deitzen zutena, ustezko arrotzen hilerri eta amildegi bihurtu da.

Baina Erromako inperioa suntsitu zenean bezalaxe, orain arrotzak aitortzen ditugun guzti horiek ez dira gure kulturatik at daudenak. Ez, gu bezalakoak dira, gure antzera janzten dira, gure antzera mintzatzen dira eta dauzkaten arazoak gureak bezalakoak dira, gure geure arazoak direlako. Arrotz horiek gure artekoak dira, gu-geu dira, gu-geu gara.

Norberaren etxean arrotz sumatzen dena ez dago jada bizirik. Horixe da garai baten giza eskubideen aberria izan zen Europari gertatzen ari zaiona. Arrotza bihurtzen ari dela bere etxean eta bera bezala aitortzen zuen itsasoa muga egin nahi izan duela eta gero harresi eta ondoren amildegi eta norberaren etxea amildegiz inguratzen duena, amildegiz inguraturik bizi da.

Nire babesa aitortu nahiko nieke Turkiarekin Europak egin duen hitzarmenaren kontra protestatzeko gose greban daudenei, eta nire miresmena Frantzisko Aita Santuaren keinu eta hitzei, ez baitago gaur egungo agintarien artean giza eskubideen izenean mintzatzen den beste inor.

Ez dakit, ezin da jakin,noiz bukatuko den siriarren, irakiarren edo beste hainbeste tokitako migranteenemana, baina bukatzen denean Europak eta europarrok lotsaren itsasoa deitu beharkogenioke lehen gure itsasoadeitzen genion Mediterrane-oari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.