ARKUPEAN

Zaharrak berri

Iñaki Galdos Irazabal -

2018ko martxoak 6

Diotenez, argitaletxeek ahalegin berezia egiten dute liburuetako kontrazaletan idatzi beharreko testuekin, hitzon erakargarritasunaren arabera erabakitzen duelako irakurleak maiz liburu hori erosi edo ez. Hala ere, liburua erosi eta gero gertatzen da, baina irakurleari eskuz sinatutako eskaintzan lortzen du sarri idazleak esaldi bakar batean liburuaren muina hobekien laburbiltzea.

La obediencia vasca. Santiago Aznar y aquella comida en Guétary (1940) ekarri digu berriki Iñaki Anasagastik Pamielaren eskutik. Presaka ibiltzeak sortutako edizio akats batzuk gorabehera, liburu interesgarria benetan, besteak beste orain arte argitaragabeko hainbat dokumentazio ekarri digulako idazleak. Lanaren ardatza, 1936an osatutako Eusko Jaurlaritzan jelkideen eta sozialisten arteko tirabirak eta sozialisten baitan izandako eztabaida eta zatiketak. Anasagastiren mezua, liburuaren aurkezpenetan erosleei eskaintza gisa idatzitakoa: gaur egungoa betikoa da, zaharrak berri.

Madrilekiko mendekotasunik gabeko jarrera eskatu zieten jelkideek garai haietan euskal sozialistei eta horretarako eztabaida luzeak izan zituzten. Laburbilduz, hiru ziren euskal sozialisten baitan gai honen inguruan zeuden jarrerak. Santiago Aznar sailburuaren taldeak oro har bat egiten zuen Agirre lehendakariaren nahiarekin eta euskal alderdi sozialista bat sortzeko (edo zegoena eraldatzeko) beharra ere ikusten zuen. Miguel Amilibia eta enparauek ere ez zuten erreparorik urrats hori gauzatzeko, baina aldi berean oso kritiko ziren sozialistak Jaurlaritzaren baitan egiten zuten lanarekin. Bukatzeko, aparatu prietista zegoen, azkenean garaile gertatu zena. Azkenean 1946an Aznar alderditik bota egin zuten. Amilibia ere bai, baina hau gero Herri Batasuneko sortzaile eta mahai nazionaleko kide izan zen. Bitxia da: Aznar ez baina Amilibia 2008an sinbolikoki berriz alderdiko kide gisa onartu zuten Negrin eta bere jarraitzaile taldearekin batera. Ez dakigu erabaki hori hartu zutenek bazuten Amilibiaren hil aurreko (1982) ibilbide politikoaren berri, baina pentsatzekoa da berak ez zuela alderdian berriz sartzea onartuko.

Orain ere elkarrekin ditugu jelkideak eta sozialistak Eusko Jaurlaritzan eta beste hainbat erakundetan. Eta orduan bezala, prietistak dira nagusi euskal sozialisten artean. Baina orduan ez bezala, iruditzen zait ez dagoela gaur egun Aznar, Amilibia edota hauek ordezkatzen zutenarekin pareka daitekeen euskal sozialistarik. Euskadiko Ezkerrarekin bat egin zuteneko 25. urteurrena ospatzen ari diren honetan gogoratu beharko dugu zein helbururekin egin zuten operazio hura, baina ez dut uste orduan iragarritakoa bete denik, ezta hurrik eman ere. Hainbat gaitan, gainera, inboluzio zantzuak sumatzen dira, 2016ko kanpainako euskararen inguruko bideo hura kasu.

Sarri haserretzen naizen arren, ulertzen dut jelkideek sozialistekin gobernatzeko hartutako erabakia. Ni neu ere beti izan naiz elkar ulertze horien aldekoa, baita alde bateko zein besteko fronteak osatzea askoz ere kotizatuago zegoenean ere. Gertatzen da, ene irudiko, ez diruditela akordio horiek begirada luzeko estrategia baten baitakoak, batzuen lasaitasun matematikoa eta besteen gainbeheraren ondoren burua erakutsi beharrak sortutakoak baizik.

Garai interesgarriak datoz Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Nafarroan sozialisten bilakaera ikusteko. Erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzte, baina baita besteek eurekiko ere. Erakutsi beharko dute ea autonomiarik daukaten horretarako, ez agian garai haietan Agirre, Monzon eta Ziaurrizek eskatzen zien bezain handia, baina bai orain erakusten dutena baino handiagoa. Ikusiko da Anasagastiren tesia betetzen den eta zaharrak berri gertatzen diren.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna