Noiz sortua: 2015-04-08 00:30:00

ARKUPEAN

Goierri ingelestua

Elixabete Garmendia -

2015eko apirilak 8

Zumarragatik zatozela Ormaiztegin sartu, eta hor topatuko duzu: Creatio Irizar Innovation Center.

Ordiziatik Zaldibiara bidean: Orkli, you can feel it.

Zaldibiako sarreran: Logos Cooking&Living. Eta aurreraxeago: Uap research&development. Grupo Euler water solutions.

Pasadizoan harrapatutako adibideak dira. Goierriko paisaia grafikoa erabat ingelesten ari da, eta a zer nolako martxan, hainbat enpresatako kartelen eta errotulazioaren bidez.

Irizar autobus lantegiaren kasuan, oraingoaren aurretik, beste hau egon zen: 125 years; «ehun eta hogeita bost years» irakurriz pasatu genuen iazko urte osoa, lau hizkiren faltan: u-r-t-e. 125 years-ek Ormaiztegiko Uerkalde baserrian gurdientzako gurpilak egiten zituzten irizartarrak zituen abiapuntu; karrogile izatetik autobusgile izatera pasatu zen saga; euskalduna eta euskaltzalea; Irizar lantegiak, kooperatiba bihurtuta, euskararekiko konpromisoa erakutsi izan du bere ibilbidean. Eta hori bera esan daiteke Zaldibiako Logos sukaldeko altzari fabrikaren aitzindari izan zen Yani lantegiari buruz: publizitatea euskaraz egiten zuten lehen enpresetako bat izan zen, 70eko hamarkadan, Zeruko Argia astekarian. Orain, bai enpresa batek bai besteak ingelesez aurkezten dute beren burua egoitza nagusietako fatxadetan.

Azaldutako adibideak, dena den, lagin txiki bat besterik ez dira eta Goierrin bezala beste edonon topa daitezke; izan ere, joera denera ari da zabaltzen, bai geografikoki, eta baita sare birtualean ere. Enpresa hauen eta inguruko beste batzuen webguneetan sartuz gero, ingeleskaden sortak gora egiten du oso: esaterako, hor aurkituko dugu Legorretako Prodema —natural wood beauty—. Beterrin, Hernaniko Orona igogailu lantegiak Ideo Innovation City zabaldu zuen iaz; fin dabil Oronako webgunea hizkuntza kontuan, demagun, Belgikari dagokionez: frantsesa eta flandesera, biak jartzen ditu aukeran. Euskara? Ezin aurkitu. Nonbait, duela hiruzpalau urte sarean euskararen falta salatuz egindako kanpainari entzungor egiten jarraitzen dute.

Zorionez, bada bestelako jokabiderik arlo honetan. Irizarrek, Orklik eta Grupo Euler-ek euskaraz ere badaukate webgunea, eta Aldaba-Tolosako Panelfisa automotiveating links-ek —izen horrekin— euskaraz zabaltzen du orria!

Jakin badakigu esportaziotik bizi direla hemengo enpresa bizkorrenak, eta ingelesa dela lingua franca mundu horretan. Baina ingeles uholde honi 60-70eko hamarkadetan diskoteka eta pubek inauguratu zuten moda haren oihartzuna hartzen zaio: Young Play, Thunders, Golden, Michael's… horrelako izenak behar ziren zerbait izatekotan.

Barren-barrenean, urrutiko intxaurrena eta konplexu ikaragarria sumatzen dira. Beste garai batean gaztelaniarekiko eta frantsesarekiko bizi izandako jarrera berbera: menperatuarena; alfonbra gorria kolonizatzaileentzat, eta haren azpian disimulatuta gera dadila gure izaera, badaezpada. Internazional eta kosmopolita itxura eman nahian lehiakor, Bilbao Exhibition Center, Basque Culinary Center eta gainerako beste center guztien bidetik.

Arazoa ez da txantxetakoa eta norbaitek heldu behar dio. Hasteko, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikatik: arau eta ereduak jarri eta betearazi behar dira berandu baino lehen; eta horretan laguntzaile ezinbestekoak behar dute izan aipatutako zenbait enpresatan —kooperatiba batzuetan behintzat— dauden Euskara Batzordeak. Mondragon Unibertsitateak ere badauka zeresanik; Orona Ideo-ren kasuan nabarmen, elkarrekin daukaten elkarlan hitzarmenarengatik. Emun-ek —euskara eta berrikuntza sozialerako kooperatiba arrasatearrak— lan karga ziurtatua dauka puska baterako.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek.

Bertsolari baten silueta agertokiaren gainean. ©JON URBE/FOKU - IRUDIAREN MOLDAKETA: BERRIA

Arnasa nori eman eta nori ez

Aitor Biain

Kultur eragileek begi onez hartu dituzte itxialdiak eragindako kalteei aurre egiteko erakundeek bideratutako laguntzak. Jasotzeko baldintzek eta adjudikazio prozedurak kezka eragin dute, ordea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna