Noiz sortua: 2017-09-27 00:30:00

ARKUPEAN

Anekdotatik haratago

Mikel Elorza -

2017ko irailak 27

Murphyrena ez, beste norbaiten Legea badago, zeinaren arabera, postu batean zure gaitasunen betetze erabatekora iristen ari zarenean, justu mugara iritsi aurretik muga bat gorago igotzen zaituzte. Hori politikagintzan areagotu egiten da, emaitza izanik agintari asko bere gaitasun-mailatik gradu asko gora egoten dela. Adibideak nahi dituenak, ministro zerrendak errepasa ditzala. Zenbait epailek ere meritu handiak eginak ditu disparatearen olinpoan aulki nagusian egoteko.

Frantziako errepublikan ere gertatzen da, baina nago handiagoa dela ehunekoa Pirinioen hegoaldeko erresuman. Ez doa izaerarekin, hala ere, ez da DNA kontua: Frantzian ere astaputza gehiago ikusten da kuletoa baino, eta baita Euskal Herrian ere. Entrenamendu kontua da.

Eta ez dagokio eremu publikoari soilik.

Baina eremu publikoan... Tronu Demako bertsio espainolaren castingean onartu ez zuten gidoilaria, aurkeztu zirenetako baldarrena, azpikontratatu du, itxura batean, Espainiako Barne Ministerioak (joera nekaezina aitortu behar zaio departamendu honi España cutre-aren mitoa gizentzeko, alajaina), eta herenegun ikuskizun aparta eskaini ziguten Huelvan, Kordoban, Guadalajaran... Erresumako hainbat lurraldetan tropak desfilatzen, herritarren biba eta oihu artean, bandera gorri-beilegiaren haizea lagun, «¡A por ellos!» eta «¡Dales caña!» gerra-garrasiek akuilatuta, Bartzelonako burdinazko tronua konkistatzera. Ikuskizuna zirraragarria da, inondik ere, une gorenak ere badauzkala: «¡Viva la Policía!» oihuka herria. La Roja-ko suporterrei ez dakit, baina niri barrea ebasteaz gainera bizkarrezurra zurrundu ere egin zidan, zeren eta polizia eta guardia zibilak dira eta ez doaz ez misio humanitarioan ez conga dantzatzera (oihu hori dela-eta erne, Katalunian ere mossoen aldeko oihuak ez ote diren entzungo luze gabe).

Espainia ez da hori, jakina. Beste asko ere bada Espainian, erabat bestelakoa.

Baina horretatik ere badu, eta nik hasiera batean anakroniko eta moztzat jotzen ditudanak, gidoilari baldarrak, akaso gu listo modernook baino azkarragoak dira. Zumea ondo ezagutzen dute, eta badakite nola landu, saskia ez, alfonbrak astintzeko pala egiteko. Horixe tokatzen baita orain, euren ikur eta aldarrikapenekin kaleak beteta dituzten katalanei errepresio-neurriek duten herri-babesa ere erakustea. Herri ahari-buruak (trikorniodunak), herri harresien aurka.

Eta horrekin batera doazen beste neurri guztiak, epaitegietakoak, gobernantzakoak, errepresio maila agintari gaitasunik gabeak baino azkarrago igoarazten ari direnak. Independentistak sortzeko makina dirudi batzuetan, eta guk sare sozialetan bromak egiten ditugu —txiste oso onak batzuk—, baina broma gutxi Madril-Bartzelona zubi ez airetakoan.

Hori bai: ia filologoak adina analista politiko dagoen herri honetan ona da berrestea inork ez dakiela igandean zer gertatuko den, eta are gutxiago astelehenean eta hurrengo egunetan.

Begia anekdotan jarri eta errepresioa ez ikustea egin beharko ez genukeen gauza da, baina onartu beharra dago anekdota batzuetan liluragarria dela: Bartzelonako portuko ontziarekin hasi eta Patrol pegataz tuneatuetara, ur-tanketatik hasi eta guardia zibilei egindako eskratxeetara... irudi askok Garcia Berlangaren film batekoak dirudite.

Gogoeta amaitzeko erreferentzia derrigor egin beharra neukan zazpigarren arteari, Zinemaldiak gure hedabideak okupatuta eta hankapean dauzkan egunotan —akreditazio truke salduta? ala beste zerbaitegatik da distirarekiko gure sumisioa?—.

Bide batez: Katalunian dabiltza Burgosen kuartel nagusietako bat duen Armadako tropak Madrilek aginduta. Hiru toki horiek batzen ditu gaurko datak. Balaz lotu ere. Gaur 42 urte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Emakume bat kafea hartzen, Gasteizko Foru plazako harmailetan. ©D. AGUILAR / EFE

Espainiak ez du onartu Euskal Herri osoan ibili ahal izatea

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak eskaera hori egin zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukera egongo da herrialde batetik bestera joateko, hirugarren fasera igaroz gero

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna