EZPEL SITSA

2021eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Zer da?
Cydalima perspectalis intsektu espezie inbaditzaile bat da. Larba fasean, milimetro bat edo bi luze dira; helduaroan, berriz, sitsek lau zentimetro ere neur ditzakete. Beldarrek berde kolorekoa dute gorputza, eta burua, beltza. Sits helduek gorputz zurixka dute, burua eta tripa ingurua izan ezik.

Nola iritsi da?
Globalizazioaren ondorioz, Txinatik eta Asiako bertze herrialde batzuetatik inportatutako zuhaixka eta landareetan iritsi zen Alemaniara eta Herbehereetara, 2007an. Handik, Suitzara, Frantziara, Erresuma Batura eta Austriara hedatu zen.

Nola eragiten dio ezpelari?
Cydalima sitsek ezpeletan jartzen dituzte arrautzak. Larbak ateratzen direnean, hostoak jaten dituzte, eta landareen defoliazioa eragiten dute. Kalterik larriena, baina, enborretan eragiten dute: azala urratzen dute beldarrek, eta, horren ondorioz, landarea idortu eta hil egiten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.