1977ko Zinemaldiari erakusketa bat eskainiko dio Artiumek irailean

Franco hil ostean 1977ko Zinemaldia «laborategi» bat izan zela azalduko du erakusketak, irailaren 9tik abenduaren 8ra bitarte

Luis Buñuel eta Carlos Saura, 1977ko Donostiako Zinemaldian. ARTIUM.
Inigo Astiz
2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Bihurgunea 1977an eman zuen Donostiako Zinemaldiak. Izan ere, urte hartakoa izan zen Donostiako Udalak zuzenean kudeatutako lehen jaialdia, eta, hain zuzen ere, transformazio une jakin horretan jarri nahi izan dute begia Elias Kerejeta Zine Eskolak eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentroak. Elkarrekin antolatu dute aldi jakinhari buruzko Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko erakusketa, eta irailaren 9tik abenduaren 8ra arte jarriko dute ikusgai.

Franco hil berritan, tentsio handiko sasoia izan zen, eta, horrela, orduko jaialdi hura «zinema eta politika esperimentaziorako laborategi» bilakatu zela diote erakusketa antolatu duten komisarioek. Horren lekuko diren hamaika gutun, argazki, agiri eta ikus-entzunezko bilduko dituzte erakusketan, eta sekula ezagutzera eman gabeak izango dira haietako asko.

Egitasmoa Artium Museoaren bildumarekin antolatutako Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketarekin lotuta dago, eta Zinemaldiak eta Elias Kerejeta Zine Eskolakbultzatzen duten Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuaren parte ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.