EITBren administrazio kontseiluak ez du aurrekontua onartu

urtzi urkizu
2021eko urriaren 26a
00:00
Entzun
EITBko zuzendaritzak 2022. urterako aurrekontua aurkeztu zuen atzo talde publikoaren administrazio kontseiluan, baina ez zituen behar adina aldeko boto izan, eta ez zuten onartu. Ez da lehen aldia halako zerbait gertatzen dena; zenbait kasutan administrazio kontseiluaren onespenik gabe egin du aurrera aurrekontu proposamenak.

EH Bildu koalizioa izan da ezezko botoa eman duen eragileetako bat. EITBko zuzendaritza berriaren norabidearekin «oso kezkatuta» dagoela adierazi du EH Bilduk: «Politizaziotik ihes egiteko mezua zabaldu duen arren, agerikoa da EITBren zuzendaritzako postu esanguratsuetan Sabin Etxearekin harreman zuzen-zuzenean dauden pertsonak daudela. Joera hori areagotu egin da», kritikatu du koalizioak. «Nabarmena da EITBk Eusko Jaurlaritzan dauden bi alderdi politikoekin lerratzeko daukan joera gero eta handiagoa».

EITBko hedabideek egiten duten trataera informatiboarekin ere kritiko mintzatu da EH Bildu: «Euskararen eta Euskal Herriaren presentziarekin eta tratamenduarekin arduratuta dago koalizioa, eta hala azaldu du administrazio kontseiluko bileran».

2021eko aurrekontua 142 milioi eurokoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.