IRIARTEREN ASMOAK

2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
EH Bilduren hautagaiaren asmoa dela «trantsizio» bat abiatzea,«feminista, ekologista eta pertsonak botere publikoen ekintzaren erdigunean jarriko dituena».

AUTOGOBERNUA
Euskal Herri burujabea. Iriarteren arabera, krisiak erakutsi du Jaurlaritzaren autogobernua «kaskarra» dela. «Espainiak nahi duen arte eta nahi duen moduan kudeatzen dira Jaurlaritzaren eskumenak» Nabarmedu du burujabetza eta independentzia direla EH Bilduren apustua, eta etorkizuna demokratikoki aukeratzeko eskubidea aldarrikatu du. Kontsulta bat sustatzea eskatu du.

EKONOMIA
Enplegua. «Kalitatezko enpleguaren aldeko herri ituna» bultzatu nahi du, eta 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lan astea proposatu ditu. Halaber, euskal pentsio publikoen sistema sortzeko zirriborroa abiatzeko prest agertu da.
Gizarte babesa. Iriartek uste du zaintza berrantolatu behar dela, eta horretarako beharrezkoa dela Euskal Zerbitzu Sozialen Erakunde Publikoa sortzea. Horrez gain, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea aldatzea proposatu du, eta 23 urtetik beherakoentzat 120 euroko oinarrizko errenta unibertsala ezartzea.

OSASUNA
Osasun gastua handitu. Osasun gastua Europako batezbesteakoaren pare egotea proposatu du. Lehen Arretan gutxienez 300 langile kontratatzeko asmoa agertu du, eta behin-behinekotasuna bukatzea. Horrekin batera, adierazi du Osasun Publikoaren euskal legea onartu behar dela.

HEZKUNTZA
Eraldaketa. Hezkuntza eraldatzeko asmoa adierazi du Iriartek: «Hezkuntzak izan behar du genero eta klase arrakalak gaindituko dituena». Hezkuntza sistema publiko burujabe baten alde egin du, eta Euskal Hezkuntza Lege berri bat onartzea lehenetsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.