Haranburu aske uzteko eskaeraren dei auzia, Parisen

2019ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Gaur eginen dute Frederic Haranburu Xistor euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaeraren dei auzia, Parisko Dei Auzitegiko zigorrak aplikatzeko ganberan. Joan den uztailaren 5ean, Haranburu aske uztearen alde egin zuen epaimahaiak, baina ministerio publikoak, fiskaltzaren bidez, helegitea ezarri zion berehala erabakiari. Gaur aztertuko dute helegitea, 14:00etan.

Irailaren 12an, gisa bereko epaiketa izanen du Lorentxa Beyrie euskal presoak ere. Uztailaren 18an epaimahaia bere baldintzapeko askatasunaren alde agertu ondotik, ministerio publikoak dei egin zuen.

Azkenik, irailaren 25ean, Ibon Fernandez Iradiren zigorra eten ala ez erabaki beharko du epaitegiak. 16 urte daramatza preso, Frantzian, eta larriki eri da. 2010ean lehen sintomak agertu zitzaizkionetik, epaitegietan ibili da, zigorra etetea eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.