UDALTZAIN ESKASIA

2019ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Hainbat udaletako udaltzainek eta ELA sindikatuak salatu du lanpostu horiek betetzeko zailtasunak daudela. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ere. Udalek eta Jaurlaritzak egindako akordio batean dago jatorria: lan poltsa eta lehiaketa publikoa modu bateratuan egitean, alegia.

Lan poltsa bateratua

Behin-behinekoak. Jaurlaritzarekin akordioa egindako udalek lan poltsa bateratua dute. 2014an osatu zuten poltsa lehen aldiz, eta 2016an berritu. Orain, agortuta dago zerrenda, eta ELAk salatu du hainbat udaletako eskakizunak betetzen ez dituzten langileak eraman dituztela behin-behineko postuak betetzera.

Lehiaketa publikoak

Postu huts asko. LEPen kudeaketa ere Jaurlaritzaren esku dago, eta, hortaz, Segurtasun Saila arduratzen da deialdia egiteaz. 2017an egin zen azkenekoz, eta erretiro aurreratuaren dekretuarekin, hainbat postu gelditu dira hutsik. Aurten egingo dute 166 postutarako lehiaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.