Zer ordaintzen da fakturan?

2021eko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Argindar faktura ordaintzean, modu orokorrean hitz eginda, lau gauza pagatuko ditu kontsumitzaileak: batetik, bidesariak daude (ordainagiriaren %22), argindar sarearen eta argindar garraioaren kostua ordaintzera doazenak; karguak epigrafean (%32,6), tarifa defizita, garai bateko berriztagarrientzako sariak eta beste politika batzuek pagatzen dira. Bi horiek osatzen dute fakturaren zati finkoa (%55). Aldakorra den faktura zatian argindarraren kostua (%24,1) eta zergak (%21,4) ordaintzen dira, hots, BEZa, argindarraren gaineko zerga... Merkaturatzailearen marjina eta kontagailuaren alokairua ere ordaintzen dira.

Bidesariak CNMCk ezartzen ditu, eta karguak, berriz, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.