Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Greba, teknologia eta identitatea

2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Ez ziren betiko langile mugimenduaren garai onenak. 1991 eta André Gorzek sozialismoa, sistema politiko gisa, hiltzat eman zuen. Eta antolakuntza politikoan ikusten zuen sozialismoaren hatsa: baina azkena. Ekonomiaren garapena begiratuta «proletarioak» ez baina «langile klasea» ilunabarrera zihoala sententziatu zuen. 1961 eta 1988 artean industriako langile klaseak %44 egin zuen behera Erresuma Batuan, %30 Frantzian, %18 Alemania Mendebaldean. 12 urteko tartean (1975-1986) Europako industriako postuen herena ala erdia desagertu zen: 1968an 1890eko industria lanpostuetara egin zen atzera Frantzian. Adibidez. Horren adierazgarri Mendebaldeko 1968ko krisi osoa: teknologikoa, mediazio politikoetakoa, zilegitasunezkoa, eskarietakoa. Industriako lanen suntsiketatik sortu ziren zerbitzuetako lanak. Aldi batekoak. Prekarioak. Ofizio gisa inolako baliorik gabekotzat hartuak eta zero baloratuak. Karrerarik egiteko gaitasunik gabekoak.

Gorzen aburuz: lana aldatu da. Langileak aldatu dira. Lan-indarraren aldaketak langileen identitatea, langileek lantokiarekin, lanarekin, aisialdiarekin, bizitzarekin duten harremana aldatu da. Sozialismoa, langile mugimendua, lanaren (jende xeheak bizibidea ateratzeko zuen bide bakarraren) identitatearen gainean eraiki da. Eta sozialismoaren (komunismoaren, nahiago bada) ortzemugaren abandonuak askapena ezinezko egiten du. Ez duelako kapitalismoaren osteko, kapitalismoari alternatiba zion ezer lortzeko gaitasunik. Antikapitalismo soilak «kapitalismoan ongi ez doazen gauzak» zuzentzea du helburu soil. Eta helburu hori ezinezkoa da, historiako tarte laburretan eta oso toki zehatzetan izan ezik: kapitalismoa delako arazoa (dominazio anitzeko sistema alienatzaile eta biolento bat).

Filosofiaz, bizitzaz, arteaz, gogoeta egiteko eremu aberatsa da grebak sortzen dituen topaleku horiek guztiak. Ala Nanni Balestrinik idatzi eta @Atekarri-k 1968ko krisi horren eta 2020koaren analogian txiokatu bezala: «Gatazkatik langileak bat eginik eta hobeki antolatuak ateratzen badira, hori garaipena da nahiz eta eskakizun batzuk lortu ez eta ase gabe gelditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.