250 igerilari ariko dira bihar Ordizian

2017ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Gabonetako Nazioarteko Torneoaren 35. ekitaldia jokatuko dute bihar Ordizian (Gipuzkoa), Majori kiroldegian. 250 igerilari ariko dira. Hainbat izen nabarmentzen dira: emakumezkoetan, Jessica Vall kataluniarra —urrea eta brontzea irabazi berri ditu EuropakoTxapelketan—,Tjasa Vozel esloveniarra eta Francesca Fangio italiarra, besteak beste; eta gizonezkoetan, Konrad Zcerniak poloniarra eta Mislav Sever kroaziarra. Euskal Herriko selekzioa ere ariko da. 10:00etan jokatuko dituzte kanporaketak, eta 18:30ean finalak (ETB1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.