Egutegia estutu egingo da gaurtik Reala, Athletic eta Eibarrentzat

Bi astean bost neurketa izango dituzte. Gaur jokatuko dute hirurek asteburuko partida, etxetik kanpo ariko dira denak

Nahikari jokatzeko moduan da zortzi hilabeteren ostean. REALA.
ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 31
00:00
Entzun
Bi asteko etenaren ostean, trinkotu egingo da egutegia Reala, Athletic eta Eibarrentzat gaurtik aurrera. Izan ere, hurrengo bi asteetan bost liga partida jokatu beharko dituzte. Lehena gaur daukate. Hirurak etxetik kanpo ariko dira.

Lehian hasten lehena Eibar izango da. Bartzelonan jokatuko du, eguerdian, Espanyolen zelaian. Aurreko sasoian zuloan egon zen Espanyol, eta COVID-19a dela-eta jaitsierarik ez zelako izan lortu zuen mailari eustea. Denboraldi honetan, ordea, beste itxura bat ematen ari da. Eibarrek sasoiko lehen partida galdu zuen aurreko jardunaldian Madrilen kontra, eta sentipen onak berreskuratu nahi ditu. «Espanyol ondo antolatutako taldea da; ideiak argi ditu. Baloirik gabe talde gogorra da», adierazi zuen Iker Dorronsoro teknikariak.

Realean Nahikari da berritasuna. Natalia Arroyok deialdian sartu du, gaur Madrili bisita egiteko (13:30). Zortzi hilabete eman ditu jokatu gabe aurrelariak. «Oso albiste ona da», esan zuen Arroyok. Gaurko partidak «asko» eskatuko diela uste du. «Sasoi honetan Madrilek jokatu dituen neurketak oso estuak izan dira. Bikain egiten ari da gauzak». Kiana Palacios deialditik kanpo geratu da, min hartuta.

Valentziari egingo dio bisita Athleticek (16:00). Garazi, Yulema, Lucia, De la Nava, Unzue eta Erika berreskuratu ditu gaurko partidarako Angel Villacampak. «Hamabost puntu izango ditugu jokoan hurrengo bi asteetan, eta egoera horretara ahalik eta azkarren egokitu behar dugu, baina partidaz partida joanda. Biharkoak [gaurko] asko baldintza dezake dinamika. Valentziak zail jarriko dizkigu gauzak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.