Albistea entzun

Larraulgo gainak

Larrauldik Herniora doan bidean badira zenbait mendi edo gain txiki batzuk oharkabean pasatzen direnak.
Almitxuritik Hernio aldera dagoen ikuspegia.
Almitxuritik Hernio aldera dagoen ikuspegia. MIKEL ARRIZABALAGA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Arrizabalaga -

2021eko irailak 14

Gipuzkoako Tolosaldeko Larraul herrian emango diogu hasiera ibilaldi honi. Aiztondo haranean kokaturik dagoen herri hau 1840. urtera arte ez zen udala izan, baina azpimarratu beharra dago, bost mende lehenago, San Esteban elizaren inguruan biltzen zirela herritarrak. Horregatik, eliza hau Larraulgo eraikinik zaharrena dela esan daiteke, eta bertan ikus daitekeen XVI. mendeko Grisaillea Gipuzkoan mende horretako bakarra dela azpimarratu behar da. Grisaille margotzeko kolore grisak soilik erabiltzen dituen teknika da eta, askotan, irudiari eskulturak duen itxura ematen dio.

Eliza atzean utzi, eta gertu ikusiko ditugun etxe berrien ondotik zabaltzen den asfaltutako bidetik gorantz egingo dugu. Agerrezar baserria gure ezkerrera utzita, Gorotzen baserriraino jarraituko dugu eta hemen, ezkerretik marrazten den lurrezko pista hartu eta basoan murgilduko gara. PR-Gi 77aren seinale zuri eta horiak izango ditugu lagun. Argibel baserrira doan bidea zeharkatu eta xenda batek goiko larreetara eramango gaitu. Belardia atzean utzi, ataka gainditu, bide balizatua utzi eta porlanezko bidetik eskuinera joko dugu, gertu ikusiko dugun Gurutzeaga baserri aldera. Aurrera jarraitu eta berehala, porlana amaitzen den lekuan, Murgilera igotzeko azken aldapari ekingo diogu. Muino txiki honen gainera iristean, gurutze handi batekin egingo dugu topo eta bertan testu hau idatzita: Larraul'ko herriyak Jaungoikoari eskarrik-asko. 3-VIII-1939. Aita Gurea.

Bertatik, Hernioko mendilerroaren ikuspegi osoa zabalduko zaigu, baina gaur gure jomuga ez dira tontor horiek, bere mendean dauden muino eta gain apalak baizik. Horrela, igotako bidetik lepora itzuliko gara, eta aurrez aurre ikusiko dugun lurrezko pista batek Almitxuri gainera eramango gaitu. Puntu honetan ez dugu ez buzoirik, ez gurutzerik, ez eta erpin geodesikorik ere aurkituko, baina horrek ez dio tontor txiki belartsu honi xarmarik kentzen. Garaiera handia ez duen arren, panoramika ederra eskaintzen du.

Ibilaldi honen azken gain edo tontorraren bila abiatuko gara segidan. Larraul eta Alkizako lurren mugan jaitsiko gara Mugallegi menditik bereizten duen lepo aldera. Bertara iristean, mendiaren magala zeharkatzen duen bide zaharra bilatuko dugu. Tarteka, oteak bidea oztopatu eta zaildu egiten du; beraz, bide jakinik gabe malda pikoari eskuinetik ekingo diogu. Goi aldera iristean, tontorraren kokapena adierazten duen erpin geodesikoa ikusiko dugu. Aurrekoetan bezala, ikuspegi zabalaz gozatzeko beta izango dugu.

Larraulera itzultzeko, gertu ikusiko dugun alanbrezko hesiaren ondotik jaitsiko gara lurrezko pista zabalarekin bat eginez. Puntu honetan, berriro PR-Gi 77aren seinale zuri eta horiak izango ditugu lagun. Aurrez igo ditugun Mugallegi, Almitxuri eta Murgil mendi txikien magalean zabaltzen den bide balizatu honek Goieneta baserrietara eramango gaitu eta asfaltatuko bidetik herrian izango gara. Herrian dagoen Ekomuseoari bisita egitea ere merezi du. 2009an sortu zuten herritarren ekimenez eta bere asmoa Larraulgo eta Aiztondo haraneko ekonomia eta gizarte garapenari laguntzea da, ondarea ezagutu, zabaldu eta berreskuratzea helburutzat hartuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©LUR GIL

Pauso erraldoia

Lur Gil

Euskal Herriko sokatiralariek lan aparta egin dute Getxon, Lur Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketan. Zazpi domina irabazi dituzte: bi urre eta bi brontze taldekako lehian, eta bi urre eta brontze bat selekzioen artekoan.
<b>Muniain eta Iñaki Williams, gol bat ospatzen, Mallorcaren aurka.</b> ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Atzean, sendo; aurrean, zuzen

Haritz Gallastegi

Athletic emaitza onak lortzen ari da liga hasieran, eta horrek konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko dio. Arlo fisikoan erakutsitako indarra eta lanerako konpromisoa dira orain arteko arrakastaren giltzak.

 ©AITOR ARRIZABALAGA / EUSKO LABEL LIGA

«Denboraldia motza egin zaigu; orain gaude sasoirik onenean»

Iñaki Berastegi

Arrakastaz beteriko denboraldia izan da Santurtziko traineruarentzat. Gorka Aranberrik uste du «urte osoan» maila «aparta»eman dutela, nahiz eta denboraldi amaierara sasoiko ailegatzea zen helburua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna