Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Donostiako 69. Zinemaldia. KRITIKA

Kontxi, Iñaki eta txoritxoa

Uxue Arzelus -

2021eko irailak 23

'Fantasía'

Zuzendaria: Aitor Merino. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 100 minutu.

Fantasia. Letra larriz eta itsasontzi baten atzekaldean idatzia. Eta familia bat: Aitor, Amaia eta haien gurasoak, Kontxi eta Iñaki. Paretetan argazki eta koadroak, baita album eta etxeko altzarietan ere: aitona, amona, osaba-izebak eta Aitor eta Amaia. Eta itsasontzian egindako bidaia; eguzkia, izurdeak, bainuak eta barre asko.

Fantasia familia baten erretratua da: gurutzaontzi batean egindako bidaia eta etxean igarotako negu hotzean bizitakoa; bere aje eta gaixotasunekin, barre eta dantzekin. Aitor Merinok, arreba Amaiaren laguntzaz, bere guraso Kontxi eta Iñaki egingo ditu filmaren protagonista, eta haiekin batera jada ez daudenak joango dira familia-koadroa osatzen.

Erretratu intimoa egingo digu Merinok, goxoa, gertukoa. Filmean azaltzen diren argazkien antzera, etxean gelditzeko egindakoak diruditen bideoak erakusten dizkigu, familia bazkari batean egongo bagina bezala: begira hemen aita uretan sartzera zihoala erori egin zen, eta begira hemen Amaia ate batek egiten duen hotsaren erritmoan dantzan. Ezagunak zaizkigu horrelako bideoak, baina Merinok normalean etxeko sukaldetik haratago interes gutxi eduki dezaketen ikus-entzunezko batzuk film bilakatu ditu, eta haiekin fikziozko edozein obra handiren tamainako pertsonaiak. Horrela, denboraren igarotzea eta gurasoak zahartzen ari direla ardatz hartuta, ur gainean eta lehorrean egindako bidaia hunkigarrian lagunduko dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

2021eko disko eta liburuen bilduma ikusgai jarri du BERRIAk

Berria

Aurtengo euskarazko liburu eta diskoak kontsultatu daitezke webgune berezian. Euskal kultur sorkuntzari ikusgaitasuna eman nahi dio, kulturazaleen esku jarriz urteko sormen lan guztien informazioa.

Estitxu Arozena Saioa Alkaizari txapela janzten, gaur, Anaitasunan (Iruñea). ©Idoia Zabaleta / Foku

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun

Hodei Iruretagoiena

Alkaiza eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian buruz burukoan.
Honela eman du BERRIAk finalaren berri, zuzenean.

<em>Mental Illness</em> aurreko diskoan ere heldu zion buruko gaitzen gaiari Aimee Mannek. ©BERRIA

'Udako hotel' bateko testigantzak

Mikel Lizarralde

Aimee Mannek 'Queens of The Summer Hotel' diskoa egin du, Susannah Kaysenen 'Girl, interrupted' memoria liburuan oinarrituta. Buruko gaitzetarako erietxe bateko egoiliar eta medikuak bihurtu ditu kantuen protagonista

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.