'LAU TEILATU'

2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Hemen gaude
Ta poztutzen naiz
Ta ziur zure aita ere bai;
Ta zer ondo... zelan dijua
Zure bufanda txuria.

Lau teilatu gainian
Ilargia erdian eta zu
Goruntz begira,
Zure keia eskuetan
Putzara batekin... putz!
Niregana etorriko da
Ta berriz izango gara
Zoriontsu
Edozein herriko jaietan.

Goxo-goxo
Kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
Txuri zaude ta malkoak
Zure kolorea kentzen dute.

Lau teilatu gainian
Ilargia erdian eta zu
Goruntz begira,
Zure keia eskuetan
Putzara batekin... putz!
Niregana etorriko da
Ta berriz izango gara
Zoriontsu
Edozein herriko jaietan.

Felix, felix bihar
Berriz egongo gara
Xanpain apur batekin;
Diru gabe baina
Izarrak gurekin daude,
Piano baten soinuaz.

Lau teilatu gainian
Ilargia erdian eta zu
Goruntz begira,
Zure keia eskuetan
Putzara batekin... putz!
Niregana etorriko da
Ta berriz izango gara
Zoriontsu
Edozein herriko jaietan

'ITOIZ'
Xoxoa, 1978
Musika eta hitzak:Juan Carlos Perez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.