Ekaineko Europar Kontseilua

EBko kideek presio egin diote Londresi, 'brexit'-a zehazteko

2018ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Migrazioaren auziak itzal egin bazion ere, brexit-a izan zen atzo Europar Kontseiluaren beste eztabaidagai nagusietako bat. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa kanpoan utzita elkartu ziren gainerako 27 agintariak. Gai horretan elkartuta daudela erakusteko helburua izan zuen bilerak. Joseph Muscat Maltako lehen ministroak Twitter sare sozialean horrela laburbildu zuen: «Ia bederatzi ordu migrazioen ondorioak onartzeko, ezta minutu bakar bat ere brexit-aren ondorioekin. EBk oraindik lan egin dezake elkarrekin».

Erresuma Batuari presio egin zioten oraindik kide dituen estatuek. «Erresuma Batuaren paper zuriaren zain gaude, eta espero dut proposamen egingarriak eta errealistak izango dituela», adierazi zuen Michel Barnier EBren negoziatzaile buruak. Donald Tusk Europar Kontseiluko presidenteak, berriz, «edozein emaitzatarako» prest egoteko eskatu zien bai EBri, bai Erresuma Batuari. «Azken deia da karta guztiak mahai gainean jartzeko».

Barnierrek etzi elkartu nahi du Bruselan Erresuma Batuko negoziatzaileekin. Besteak beste, atzo esan zuen Irlandako mugaren auzian ez dela aurrerapenik egin. May, berriz, datorren astean elkartzekoa da bere ministroekin, brexit-erako proposamen zehatz bat egiteko helburuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.