'Rita' babestera deitu du Aman Komunak sareak

2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Bost pertsona atxilotu zituzten joan den otsailaren 2an Jaka Horiek Baionan antolatu zuten manifestazioan. Horietarik lau berehala epaitu eta zigortu zituzten «istiluetan» parte hartu izana leporatuta; azkena, Rita —astebururako Baionan zen Italiako militante bat—, Pauen daukate preso ordutik, hark auzialdia gibelatzea galdegin ondotik, eta astelehenean epaituko dute. Aman Komunak sarekoek defentsaren abokatu batzuek jarritako zigorren neurrigabekotasuna azpimarratu dute. «G7koen goi bilera iragaiteko sei hilabete falta direlarik, lekuko justizia administrazioak aurrekari bat plantan jarri izan nahi ote du?», galdetu dute, eta astelehenean, 14:00etan, Baionako auzitegira joatera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.