Koronabirusa

OMEk salatu du estatu aberatsek txertoen banaketa zailtzen dutela

Adierazi du estatu behartsuenen kalterako dela farmazia enpresekin kontratuak handitzea

COVID-19aren aurkako txertoak El Salvadorrera iritsi berri. RODRIGO SURA / EFE.
Maria Ortega Zubiate
2021eko otsailaren 23a
00:00
Entzun
OME Osasunaren Mundu Erakundeak kezka azaldu du txertoen mundu mailako banaketak dituen desberdintasunengatik. Tedros Adhanom Ghebreyesus zuzendari nagusiak salatu du estatu aberatsek farmazia enpresekin dituzten kontratuak berritzeak kolokan jartzen dituela estatu behartsuek txertoak jasotzeko dituzten baliabideak. AEBek eta EBk egin dituzten berrikuntzak jarri ditu adibidetzat, eta eskatu die kontratuak berritu aurretik aztertzeko ea erabaki horrek eragina izango duen beste herrialdeen hornikuntzan.

«Zenbait estatu industrializatuk dosi gehiago erosi dituzte, eta, ondorioz, kalte egin diete Covaxen kontratuei», azaldu du, garapen bidean dauden herrialdeek txertoak eskuratzeko duten programa aipatuz. Esker ona azaldu die G7ko herrialdeei, Covax finantzatzeko hartutako erabakiagatik, baina gogorarazi du ekoizpenak munduko eskaera asetzen ez badu herrialde garatuek dosi gehiago hartzen jarraituko dutela.

Birusaren jatorriaren bila

OMEk koronabirusaren jatorria aztertzeko bidalitako aditu taldeakondorioztatu du munduan atzeman zuten lehen positiboarekin harremanetan egon zirenen inguruan egindako arakatze lanak «sakonagoak» izan behar dutela. Horrez gain, Huanan hiriko itsaski merkatuko dozena bat saltzaileren hornikuntza sareei buruzko informazio gehiago ere eskatu dute, lehen kasuaren jatorriaren bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.