Txinako lehen datuek atzeraldia egiaztatu dute

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Asteak eta hilabeteak beharko dira COVID-2019ak Europako ekonomiari egin dion kaltea zenbatzeko. Txinan orain hasi dira iristen lehen datuak, eta erorialdiak islatzen dituzte sektore eta arlo guztietan. Horrela, Estatistika Bulego Nazionalak dio industriaren jarduera %13,5 txikitu zela urteko lehen bi hilabeteetan, 2019koekin alderatuz gero. Halaber, inbertsioak (-%24,5) eta saltokien fakturazioa ere (-%20,5) jaitsi egin dira. Zenbaki horiekin, barne produktu gordina %13 apaldu zela kalkulatu du Capital Economicsek.

Baina zenbaki horiek ez dute dena esaten. Izan ere, eskualde batzuetako itxialdia ez zen urtarrilaren 23ra arte iritsi, eta horren aurreko egun batzuk kontsumo handikoak izan ziren, txinatarren urte berriko oporren prestakuntzarako. Hau da, martxoko datuak iritsi arte jakin beharko dela erorialdia zenbatekoa izan den.

Gainera, kontuan hartu behar da Txina normaltasunera itzultzen ari den heinean ari direla gainontzeko herrialdeak beren jarduera ekonomikoa geratzen koronabirusaren hedapenari aurre egiteko. Hots, orain berriro lanean jartzen ari diren Txinako fabriken esportazioak oso txikiak izango direla hurrengo hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.