Kalparsoro ere gogoan, Zumaian, 25. urteurrenean

2018ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Orain 25 urte Gurutze Iantziren aldeko hiletan eta omenaldian zirenek orduantxe jakin zuten Xabier Kalparsoro zumaiar militantea hil zela Bilbon, Basurtuko erietxean, aurretik atxiloaldian ustez Poliziaren komisariako leiho batetik bere burua bota ostean. Medikuek gero esan zuten Kalparsorok ia gorputz osoa belztuta zeukala. Zumaian (Gipuzkoa) hainbat ekinbide egingo dute datorren asteburuan: ostiralean, dokumentala; larunbatean, lore eskaintza eta bazkaria; eta igandean, ekitaldi nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.