Angel Erro.
JIRA

Ortografia

2019ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
«Ortografia hatxez idazten da, ezta?». «Zer? Ez, ez. Ortografia hitzak ez du hatxerik. Zer ba?». «Egunkariko artikulu inozo horietako baten goiburuan leitu dut». «Ortografia hatxez?». «Ez, Ortografia sexya da du izena. Nahitako akatsa egin nahi zutela uste nuen». Jarraitu du irakurtzen. Orrialde-pasan ikusi dudanean, galdetu diot: «Eta? Zer dio artikuluak?». «Ergelkeriak». Ez naiz tematu, aurreko hatxe auziak lotsatuta, zabartzat jotzen dudala pentsa ez dezan. Baina tarte batez buru bazka izan dut, zergatik ote den ortografia sexya, baldin hala balitz.

Inoiz baino gehiago idazten dugu gaur egun. Haurtzaro eta gaztaro osoan zehar gutxitan ikusi dut aitaren letra (ohartxo batean edo erosgaien zerrenda baten izan ezik), orain haren mezuak jasotzen ditut tarteka. Hasieran, ezustean hartu ninduen hitz transkripzioaren arauak arian asmatzen ari zelako irudipenak. Aplikazio elektronikoen bidez ligatzea gero eta ohikoagoa da (tabernak hustu dira eta pintxoteka bihurtu). Lehen inpresioa dagoeneko ez da ikusizkoa. Eta, aldi berean, desiragaia identifikatu eta diskriminatzeko mekanismoen lehengo behar bera dugu. Lagunak gogoa leitu didala ematen du. «Ergelkeriak. Argazkia da bidaltzen dudan lehena, zeratzean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.