Angel Erro.
JIRA

Zodiakoa

2022ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Orain aste batzuk turistarena egiten ari nintzen erbesteko hiri batean. Igandea zen, eta irekita zegoen aurretik igarotzean beti itxita topatzen genuen eliza bat. Sartu gara. Hotz zen kanpoan, eta sentsazio abegikorra sentitu nuen. Elizkizuna hastear zegoenez, apaiza atera baino lehen alde egin genuen, hiruzpalau atso atzean utzita. Neure burua harritu nuen zera esatean:«Lastima federik ez izatea, igande goiz hotza goxo pasatzeko aukera galdu dugu». Gero pentsatu nuen zahartzeak eta heriotzaren izuak fedegabetasuna flakarazten badit, haizeak ez nazala sineskeria arraroetara eraman, pseudozientzietara edo moda esoterikoetara, birkatolikotu nadila. Ezagutu gabeko ona baino, hobe txar ezaguna. Artegira itzultzearen topiko usatuegian erortzeak min estetikoa emanen balit ere.

Dena den, hori nahiago astrologian sinestea baino. Belaunaldi jauzi handia nabaritzen dut hor ere. Esanen nuke nire adinekoek ez bezala, gazteagoek zodiakoko ikurrak modu ez-ironikoan darabiltzatela. Edo oker nago? Guk baino gehiago aipatzen dituzte, ustez serio. Ez dakit, ordea, nondik heldu den. Nik bezala desfedetu behar izan ez dutelako? Zientziak azkenaldian bizi duen sinesgarritasun krisiak ekarri du? Gizarte hiperrazionalari ihes balbula?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.