Angel Erro.
JIRA

Bakarka

2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Ez dut izenik emanen, baina biziki inpresionatu ninduen, orain hilabete batzuk, Euskal Herriko parlamentari batek, emakumezkoak, Twitterren egindako aitorpena. Ez dut izenik esanen, txioa bilatu arren aurkitu ez dudalako. Agian kenduko zuen, lotsatuta. Baina hainbat minutuz harritu ninduen. Aipatu mezuan adin ertaineko parlamentariak, emakume aurrerakoi eta nire ustez ausartak, (oker ez banago Madrilgo) taberna batean bakarka sartzera ausartu izanaren poza adierazten zuen. Ez dut gogoan «datsegit» sakatu nuen edo kaikukeriatzat hartu. Berehala ahaztu nuen.

Gogora ekarri dit Whatsappen bidez izan berri dudan beste solas batek. Gertuko emakume gazte batek, taberna batetik idazten ari nintzaiola esatean, harrituta galdetu dit ea bakarka sartu ohi naizen tabernetan. Ez dit galdetu, baina kafea ala ardoa eskatu dudan galdetzeko grina sumatu diot, ondoren etorri den erretolikagatik. Taberna batera joatea ekintza sozialtzat hartzen duela argudiatu dit berak. Eta zin egin dezaket, begiokin ikusi baitut, solaskidea ez dela abstemioa.

Azkenik, errieta neure buruari bota diot, bi kasuetako kidekotasuna (biak emakumeak dira) aintzat ez hartzeagatik eta naturaltzat hartzeagatik beste generoarentzat beharbada hala ez dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.