Angel Erro.
JIRA

Gurasoen esku

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Eztabaida gogorrak eta luzeak gertatzen dira batzuetan berez oso kontu errazen inguruan. Espainian piztu den azken polemika dator eskuineko hiru alderdiek bi autonomia erkidegotan onartu duten halako beto eskubidearekin: gurasoek erabaki dezakete seme-alabek haien printzipioen kontra doazen hainbat eduki (batez ere sexu hezkuntzarekin zerikusia dutenak) ez jasotzea.

Nik erraz ikusten ditut gurasoen eskubide eta hezkuntzaren kontu hauek. Seguruenik ezin da erraz saihestu guraso baldar batzuek seme-alabak baldarki hezi ditzaten; portzentaje altu batean haien aurreiritziak oinordetzan utzita. Bai saihestu beharko genukeena da diru publikoarekin egitea. Seme-alabak nahi bezala, nahi duten sinesmen edo sineskeriekin hezteko eskubidea aldarrikatzen dutenek egin dezatela, antola daitezela (dagoeneko aski antolatuta daude), diru publikotik euro bakar bat ere jaso gabe, zeren, noski, aldez aurretik, bermatu beharko genuke diru publikoz hornitutako hezkuntza sistema bakarra ikastetxe publikokoa izatea, ez besterik. Sistema publiko honek ez du hiritar kontzientziadun eta irekiak izatea bermatzen, baina gizarte berdinzaleago batean bizitzen saiatzearen kontrako trabak nik neuk ordaindu ez ditudala jakiteak lasaituko ninduen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.