Angel Erro.
JIRA

Toldoarena

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Gure kalean hiru arrazoi ezberdinengatik atera ohi da jendea leiho edo balkoira iluntzean. Zortzietan txalo egitera, bederatzietan lapikoak kolpekatzera edo, batean ala bestean, jendea zertan ari den kuxkuxeatzera edozein ordutan. Kalearen beste aldeko etxe blokean, gure pareko andre zaharra ez da martxotik hona behin ere txaloak jotzera atera. Batzuetan neure burua harrapatu dut zakartzat hartuz ezertaz ezagutzen ez dudan atsoa. Txaloaldia hasi baino pixka bat lehenago arratsalde osoan jaitsita izandako eguzki oihala igo (sartaldera begira ditu leihoak) eta pertsianak jaitsi ohi ditu. Barrutik entzunen zuen osasun langileentzako omenaldi onbera. Inoiz ez du kuxkuxean ibiltzeko jakin-goserik izan. Aitortu behar dut nik bai izan dudala ikusmina, lapikoak entzuten hasi zirenean: nor ote. Toldodun atsoak ez. Miresten hasia nintzaion aszetismoa. Mundutik at mantendu ahal izateko gaitasuna. Niri gehienez Twitterreko kontua ixteko gogoa sartzen zait.

Hiru egunetik hona, eguzki oihalaren erritua ere abandonatu du. Egun eta gau izaten du toldoa jaitsita. Pentsatu nahi dut aspertuta dagoela gu guztioz. Ez ospitaleren batean. Edo. Gaur leitu dut Madrilen 62 zahar topatu dituztela etxean hilda azken bi hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.