Angel Erro.
JIRA

Ez jai dugu!

2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Oraindik jarraitzen dugu ez-jaiak ospatzen? Oraindik plazaratzen dituzte ez-bandoak alkateek?Ez-jaien ez-aurrekontua norabideratuko duten argitzen dute?

Ergelkeriatzat neukan ez-jaiena, baina hasi naiz ulertzen udalen kezka. Nonbait irakurri dut, 2011tik 2015era doan hauteskunde zikloa aintzat hartuta egindako ikerketa baten arabera, beren legealdian jaiei eskainitako dirua bikoizten duten alkateek etekina ateratzen diotela hurrengo hauteskundeetan, batez beste, portzentajeetan bi puntu igota. Ogi eta zirkuaren estrategiak jarraitzen du betiko emaitza onak ematen.

Horregatik ulertzen dut alkateen noraeza, nola eutsiko dioten aginte makilari jairik gabe. Horregatik ulertzen ditut mezetan lehen lerroan behintzat esertzeko temak edo hurrengo festak inoizko ikusgarrienak izanen direlako promesak. Jai dute hurrengo urtean ere ezinen balitz. Hobe horrelakorik pentsatu ez.

Kontsolamendu txikia da Eguberriak hurbil direla. Gero eta lehenago jotzen ditugu Gabonak gertukotzat. Oraindik, nik dakidala, ez da ikerlanik egin kaleko argien kopurua eta megawattak, alde batetik, eta berrautaketa, bestetik, elkarrekin lotzen dituenik. Alkate batek hori sen hutsez badaki. Aurten, gainera, kontu saila handi liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.