Sturgeon: «Begien aurrean dugu Eskoziaren independentzia»
Eskoziako lehen ministroak amaiera eman dio SNPren Kongresuari. 'Brexit'-aren negoziazioen emaitzen menpe utzi du bigarren galdeketa

2018ko urriak 10
Txalo zaparrada batek jaso zuen atzo Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa, haren alderdi SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren urteroko kongresuan. Ikusteko dago diskurtsoaren edukiak alderdikideak eta boto emaileak konbentzitu ote dituen, brexit-a gauzatuko dela jakin zenetik areagotzen ari baitira, alderdian zein gizartean, bigarren independentzia erreferendum baten aldeko ahotsak. Baina, Sturgeonentzat, ez dago presarik, ez dago bide laburrik, eta hala jakinarazi zien alderdikideei, pazientzia izan dezatela, une egokia iritsiko dela. «Begi aurrean dugu Eskoziaren independentzia», adierazi zien atzo. Izan ere, bide orria zehaztua du Eskoziako lehen ministroak: herritarrak konbentzitzea —horretarako laguntza eskatu zien jarraitzaileei—, eta brexit-aren negoziazioen emaitzak itxarotea.
Sturgeonen egunotako hitzei erreparatuz gero, agerian geratu da 2021. urtea erabakigarria izango dela. Batetik, brexit-aren trantsizio epea 2020ko abenduan amaituko da, eta, beraz, urte horretan Erresuma Batua EB Europako Batasunetik guztiz at egongo da; bestetik, 2021eko maiatzean hauteskundeak dituzte Eskozian, eta SNPren helburua gehiengo osoa berreskuratzea izango da. Bruselak eta Londresek etorkizunean izango duten harremanaren xehetasunak jakitean erabakiko du Eskoziako lehen ministroak galdeketaz, atzo adierazi zuenez, baina urte horretako bozetan herritarrek baiezkoa ematen badiote SNPren proiektuari eta bigarren independentzia erreferendumera deitzeko nahiari, litekeena da Eskoziako lehen ministroak behar adina babes duela pentsatzea, eta orduan hartzea galdeketara deitzeko erabakia.
Etorkizuna, «pausoz pauso»
Data erabakigarri horietara iritsi bitartean, Sturgeonek arreta egunerokoan jarri behar dela azaldu zuen atzo, Eskozia «pausoz pauso eraikitzeko». Horretarako, neurri berriak proposatu zituen, haren ustez herritarren bizi kalitatea «hobetuko» dutenak; horiek jakinaraztearekin batera, Alderdi Kontserbadorearen eta Alderdi Laboristaren erabakiak izan zituen jomugan, bi aldeen proiektuak konparatzeko. «Eskozia etorkizunerako prestatzen ari gara, brexit-aren itzalean».
100.000 herritar inguruk manifestazioa egin zuten joan den larunbatean, Edinburgon, bigarren independentzia erreferendum bat eskatzeko; inoizko jendetsuena izan zen, antolatzaileek jakinarazi zutenez. Besteak beste, herritarrek Sturgeoni eskatu zioten bigarren independentzia galdeketa 2021a baino lehen antola dezala.