Angel Erro.
JIRA

Iritzi 'column'

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Txantxa eskutatik joaten hasi zaigu, nik uste. Hasieran grazia izan zuenik ere kontu zalantzagarria da. Horretaz nork bere iritzia. Baina argi dago aspaldian galdu zuela kontuak izan zezakeen grazia guztia. Halere, jarraitu dute horrelako izenak jartzen, batez ere EAEn (baina laster beste lurraldeetara zabalduko da), erakunde edo egitasmo berriei: euskararen eta ingelesaren arteko halako nahaste hantustea. Agertu den azkena Nagusi Intelligence Center da. Center da hitz bat askotan agertzen dena horrelako frankenstein linguistikoetan. Nik ia euskarazkotzat jotzen dut zuzenean, disgustua txikitzeagatik.

Nahiko banu iritzi column honen bukaerainoko adibide zerrenda bat gehi nezake orain, eta seguruenik Onintza Enbeitari tartea eskatu beharko nioke maileguan. Horren ordez, nahiago diot itxaropen izpi batekin eman amaiera: Moda noizbait pasatuko da. Noizbait deskubrituko dugu horrela ere ez dela euskara salbatuko, ingelesarekiko sinbiosiaz. Noizbait hasiko gara geure hizkuntzako hitzak generikoan erabiltzen, ez marka bati izen exotikoa atxiki eta ondo-ondoan ingelesezko azalpena gehitzeko (ingelesezkoa, gaztelaniaz eginez gero iruzurra harrapatuko baitziguten). Noizbait, Zuzen Naming Center batek iradokita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.