Angel Erro.
JIRA

Kirrinka

2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Eztabaidagai interesgarria izan daiteke (telebistako) tertulia (arin) baterako: senar-emazteek noraino izan dezakete ideologia (edo dena delakoa) kontrajarririk? Aurkezleak Paloma Zorrilla eta Gurrea doktorearen kasua mahai gainean jarriko luke, abiapunturako. Nik behin ikusi nituen, aspaldian, Estafeta kalean behera, eskutik helduta, eta guztiz harritu nintzen. Bataren ideia ultrakatolikoak eta bestearen lanbidea (abortuak egiten dituen kliniken jabea) nola uztartuko. Horretatik abiatuko nintzen, nire txandan, iritzia ematen hasteko. Lehen irudipenari itzuli-mintzuli eta posibletzat jotzen amaituko nuke. Amor vincit omnia ere aipatuko nuke, baina ez latinez. Tertuliakide batek eten eginen lidake, nire jardun milingaren gainetik pasatzeko. Kasu zehatzari oraindik lotuta (azken finean aurkezleak amurako paratu du, ehizakia askatuko ez genuela jakinda), gogora ekarri du espedientea ireki dien Vox alderdi ultraeskuindarrean senar-emazte biek eman zutela izena eta Zorrilla kexu agertu dela bera ere nahasi dutelako senarraren negozioekin. Ematen du alderdian auzibidea ireki ez baliote, lasai jarrai lezakeela hor. Orduan telefono dei bat sartuko lukete, ahots kirrinkaria, denok zeinen oker gauden azalduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.