Angel Erro.
JIRA

Berri onak

2019ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Berez, orain hasiko da faltan botatzen. Berez, ikaragarria da (uler nazazue) zarata handirik atera gabe lortu dutena. Berez, ehunka kanpainak baino gehiago egin dute Berri Txarrak taldekoek euskararen alde. Hizkuntzaz zertaz aldatu behar izan gabe, lortu dutelako zer hizkuntzatan jarduten duten bigarren mailako xehetasuna izatea. Hizkuntza hesi gisara ikustera ohituta gauden edo ohitu nahi gaituzten herri honetan. Egunotan hizkuntz paisaiaz mintzatzen ari gara, Iruñeko euskararen ordenantza berria dela eta: «Nahasmena sor dezake eskuorrietan bi hizkuntzak batera ikusteak», «Gu ez gaude euskararen kontra. Sustatu behar dugu, baina sustatzea ez da inposatzea, gehiengo erdalduna diskriminatzeko». Hogeita bost urtez, batzuek esanen luketenez, euskara inposatu dute, eta harrigarriki lortu ere bai, ikusezinak edo entzunezinak izateari uztea lortu, hain zuzen. Berez, ikaragarria da. Gerora hasiko gara faltan botatzen. Ez da erraza, ez da nahi izatearekin aski. Zer hizkuntzatan sortzen dugun bigarren mailako kontua bihurtzea ez du gutxituak erraz eskura. Bere burua ikusarazi edo entzunaraztea. Batzuetan erdaraz aritzen diren lankideek ere aintzat hartzen ez zaituztenean. Berri onak ez dira hain ohikoak, berez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.