Angel Erro.
JIRA

Nazionalizatzeaz

2022ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Hitz tabu izugarria bihurtu da nazionalizatzea. Komunista fama txarra jarriko dizute proposatuz gero. Bitxia da, eskuinekoaz izateaz harro dauden formazio politikoek errazago bultza ditzaketelako halako nazionalizatzeak, inork ezertaz akusatu gabe. Hala gertatu da Frantzian, Macronek Europako argindar konpainiarik handiena nazionalizatu duenean. Zerbait larria gertatzen ari da (ez dakit zehazki noren onerako eta kalterako) interes nazionalen defentsa estrategikoa eta komunismoa nahasten ari direnean. Eskuinek ere nazionalizatzen dute. Baina ezkerrak garestiago ordaindu du, etekin pribatuari traba txikiena ere jartzea, eskuak beti lotuta edukitzeraino.

Paradoxak paradoxa, zer pentsa behintzat eman beharko liguke. Espainiak isun kuantitatiboki altua, konparatiboki irrigarria jarri die eraikuntzaren inguruko sei enpresa handiri, hogeita bost urtez haien artean adostu dutelako zein deialditara aurkeztu, konkurrentzia hondatuta. Bitxia da kapitalismoaren logikak eraman dituelako merkatu askearen legea hautsi eta konkurrentziarik gabeko prezio bakarra ezartzera. Isunak alde batera, irtenbide logiko bakarra eraikuntza publikoaren enpresa sortzea litzateke, baina horrek izen txarra du, beldurgarria, komunista-edo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.