Angel Erro.
JIRA

Gerran gara

2018ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Gazteagotan lagun batek (orduan aurrez aurre geundela edo bestela e-mailez), orduko azken notiziez mintzo, beti uste izaten zuen oraingoan bai, oraingoan Hirugarren Mundu Gerra hasiko zela, benetako beldurrak hartuta. Pixkanaka ikasi genuen HMG aspaldian hasita zegoela, guztion isilean. Askoren kaltean eta gutxi batzuen onerako, ohi bezala, baina espantu txikiagoarekin. Rosalia amatxi ere fatalista handia zen; gerra bat bizi izandakoa zen (hamazazpi eta hogei urte bitartean), gerraondo penagarri bat, lurraldeaz aldatzera behartu zuena, eta, nirekin mintzo, nik beste bat bizitzearen aukerak kezkatzen zuen. Belaunaldi bakoitzak bere gerra baduelako iritzikoa zen. Oharkabean kutsatuko zidan. Gaur kafetegi batean, Espainiako presidente sozialistaren kontrako atentatu saioaren inguruko xehetasunak irakurtzen, halako zirrara bat sentitu dut. Irudikatu dut benetako gerrak gertatzen zireneko garaietan aurreko giroa ez zela hain ezberdina izanen. Eskuinaren diskurtsoaren muturrekotasuna nola filtratzen doan egunerokoan. Lehengoratu ezin. Eta gainera goiza eguzkitsu dago. Iruñeko alde zaharrean paseatzeko egun paregabea. Gauza izugarrienek goxo eta agian zoriontsu harrapatu ohi gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.