JIRA

Zenbat diru

Angel Erro -

2018ko abenduak 16
Nik ere ikusi ohi dut ostegunean Lander Arretxeak aipatutako La Resistencia elkarrizketa saioa, online, eta nik ere uste dut saio horretan elkarrizketatuei beti egiten dieten galdera oso adierazkorra dela (hari erantzuteko uzkurtasuna bezainbeste) eta bat nator, geurean, euskal sortzaileei, besteak beste, eginez gero, kultur politiken ondorio desorekatuen inguruan gauza asko argituko lituzkeelakoan. Egia da, baina batzuetan tranpatxoa egiten diogu geure buruari (ni barne), geure burua prekarietatearen eredutzat jo nahi dugunean, prekarietatean ere klaseak ez baleude bezala, ez balego bezala, agian familia oneko seme-alaba bakar, gurasoaren koltxoia beti hor, zeinen gutxi kobratzen duen harro kexatzen denik, albo-babesik gabeko zinezko prekarioen bozeramaile beharbada. Galdera luzatu eta norbera zer sare ekonomikotan jaio eta mugitu/mugitzen den ere besarkatu beharko luke.

Aurrekoa buruan erabili ondoren, notizia batean irakurri dut, Europako parte honetan, populazioaren hazkunde negatiboa dela eta, anai-arrebarik eta lehenegusurik gabeko gizarte batera joko dugula, bestelako berme eta laguntza sistemekin, bestelako elkartasun sarearekin. Nire gaurko iritzia berraztertzera bultzatuko nau.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna