Angel Erro.
JIRA

Beranduegi

2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Zenbat urte daramatzagu klima aldaketaren atzeraezintasunari buruzko iragarpenak entzuten? Ia kazetaritzaren genero bat bihurtu da: 100 urtean ez dakit zenbat espezie desagertuko dira, 20 urtean glaziarren ehuneko ixa urtuko dira. Tantaka heldu dira iragarpenok. Kontzientzia txar pixka bat sortu digute. Plastikozko poltsak ez erabiltzeko gomendioak. Gero kobratzeko betebeharra. Debekua etorkizunean. Eta orain, bat-batean, seriotan ari zirela ematen du. Ostiraleko protestaldiek erakutsi dute kontrako norabidea hartzen hasi dela arazoa. Oraingoan ez da gobernu edo erakunde baten zigilua daraman iragarki bat hiritarrei kargu hartzen diena. Herritarrak gobernuei eskatzen die zerbait egiteko. Agian hor egon da beti gakoa. Periodikoetako notizia klimatikoek epeak laburtu dituzte. Gauza batzuetarako beranduegi gabiltza. Edo atzera ezinezko egoera batera ez iristeko inork hartuta irudikatzen ez dituen neurriak hartu beharko lirateke. Eta gero negazionistak. Kasualitatez zeregin handiena luketen herrialdeen gobernuen buru, neurriak hartzeakekarriko liekeen galera ekonomikoez kezkatuagoak, ez hartzeak ekar ditzakeenbestelako galerak saihesteaz baino. Eta, euskaraz hala esatea badago, gero eta beranduegida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.