Angel Erro.
JIRA

Ilargian hatza

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Ilargia, hatza eta tontoaren kontu ezagun horrena eguneroko ogia da gurean. Guk, tontoaren ordez, buruargia esan beharko genukeelako salbuespenarekin. Uemako udalerrietako umeek (teorian euskararen arnasgune direlako horietan bizi direnek) ikus-entzunezkoak gehienbat erdaraz kontsumitzen dituztelako txostena agertu, horren azpian dagoen anomalia salatu nahian, pentsatzekoa da, hor konpondu gabeko arazo bat egon badagoela, gabezia bat, alegia, oharrarazteko asmoz eta hara non erdarazko egunkari batean Uemako udalerrietako ume horiek gaztelaniazkoaren alde egiten edo hura hobesten edo lehenesten dutela agertu duten. «Optan por el castellano». Deus gutxi eta ezer gutxiren artean hautatu behar dutenek, hain zuzen. Modu berean euskararen erabileraren kale neurketetan ehuneko baxuak ikusi eta orduan ere gaztelaniaren alde egiten dutelako ondorioa ateratzen dute.

Hori bai, jokaldi maltzur horiek behar bezala salatu ondoren, ikus-entzunezko edukiak (nazioarteko plataformakoak eta baita etxekoak ere) hutsaren hurrengoa direla jakinarazi eta salatu ondoren, geure buruari sikiera onartu beharko diogu ez dugula beti euskara hobesten, lehenesten edo haren alde egiten, paparrean pegatina bat eraman edo lelo baten atzean ibiltzeko konpromisotik hara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.