Angel Erro.
JIRA

Taxian

2022ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Taxian ibiltzea luxutzat duten horietakoa naiz. Gure familiaren mitologian, aitona ospitaletik etxera igorri zutenean amaren lantokira taxiz joan zenekoa halako istorio mugarri bat zen; taxiaz baliatu beharra larritasunaren adierazgarri (amak bazterrak nahasi zituen aitona ospitalean berriz onartu zuten arte, ez baitzegoen etxerako; izan ere, hortik gutxira hil zen). Hiri handiagoetan beharbada normalizatuagoa, arruntagoa, izan daiteke taxiaren erabilera.

Hiri handiagoetan, baina, ia kontu zaharkitua da taxia. Jende modernoak aplikazio bat edo bi jaitsita izaten ditu, VTC direlakoenak: txoferdun garraio ibilgailuenak, alegia. Zorionez, ez dira gurera iritsi. Iruñera, esan nahi dut. Baina hau bezalakoetan denbora kontua izaten da. Gogoan dut garai batean harro aldarrikatzen genuela hemen ez zegoela Corte Inglesik. Horrelakoak txarrerako izaten direla gogoratzeak gutxi balio du.

Artikulu batean leitu dut Navarra Sumak taxien lizentzien kontura adierazi kexuen atzean Cabify edo Uber bezalako konpainiei bidea erraztea egon daitekeela. Zerbitzu publikoa versus merkatu ustez librea. Sinesgarria da, baiki, nafar eskuinaren planetan izatea. Ustezko luxuari kapitalismoaren logikarik makurrena gehituko zaio. Laster ikusiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.