Angel Erro.
JIRA

Lehenago bizi

2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Esaera zahar bat dago (beharbada ez hain zaharra ere, Thomas Hobbesi aitortzen zaiolako aitatasuna) latinez, modu honetara itzul daitekeena: «Lehenago bizi, gero filosofatu». Hots, lehentasunetan biziraupenak nagusitu beharko luke. Euskarazko Wikipediak modu honetara azaltzen du: «Burua bi belarrien artean izan beharrean, gauza guztiei buruz teorizatzen dutenei ohartzeko erabiltzen da».Aldaerak egon badaude. Batzuek latinezko vivere aditzaren ordez manducare aditza (jan) edo panem hitza (ogia) nahiago izaten dituzte. Esanahia ez da askorik aldatzen. Haien bitartez antzinakoek irakasten digute inportantea dela lehentasunak argi izatea, aski modu erantzun ezinean irakatsi ere. Nork eginen lioke aurka primum vivere horri? Galdera erretorikoa da, noski.

Europan zehazki, baina munduan oro har, gertatzen ari den txertoen kudeaketak argi erakusten du bizitzearen lehentasun ustezkoaren gainetik egon badaudela bestelako batzuk. Primum negotium, deinde vivere ondorioztatu beharko luke farmazia industriarekin gobernuak nola jokatzen ari diren ikusita. Txertoen patenteak bertan behera uzteko hipotesia planteatu ere egin gabe, enpresek osasunarekin dirutza egiteko eskubide guztiz santua bizitza beraren gainetik dago-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.