Angel Erro.
JIRA

Lautik bat

2022ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Datuak pentsakor utzi nau. Ion Orzaizen artikulu batean leitu dut, Uemak eta Behatokiak emana. Nafarroan euskaraz egin daitezkeen tramite telematikoak, %25etik behera. Parlamentuan salatu dute eta nik berehala irudikatu dut aitzakiek nondik jo zezaketen. Beste toki batzuetan, EAEn esaterako, zera erantzunen zuten beharbada: «Lanean ari gara, txosten bat bideratuko dugu nola ahalbidetu edo nola burutu edo nola kudeatu aztertzeko».

Nafarroan, berriz (emaitza azkenean hain ezberdina izan ez arren), beste ateraldi batzuk izaten ditugu, bertokoen berezko gatz eta piper gorria izanen da. Horregatik, suposatzen dut berehala aterako dela, dagoeneko atera ez bada, baten bat euskaldunok zertaz kexatzen garen galdetzera, ea ez dugun portzentaje horrekin aski eta sobera, azken finean ehuneko hiruk baino ez dute euskaraz egiten. Zifra horretan tematuta daude, kaleko erabileraren azterketa batean ateratakoa, ezagutza tasa edo hitz egiteko eskubidearekin amarruz nahasi nahian.

Beste aukera bat da euskara konfrontazio politikotik aldentzeko betiko erretolikarekin hastea. Bestetik, tramite telematiko guztiak, zauden tokian zaudela, euskaraz egiterik balego, ez litzateke zonifikazioak zentzurik ez duela aitortzeko modu bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.