Angel Erro.
JIRA

Neurriak

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Ziurtasunak behar ditugu. Ruper Ordorikak esana du: «Gizonak behar du zalantza; heldulekuren bat ere bai». Baina ziurtasun gutxi ditugu. Gero eta gutxiago. Ziurtasunik eza predikatzen duten paradigma epistemologikoak hautatu ditugu. Eta behin dudatan hasiz gero, akabo. Edo hasi. Berez, emankorragoa baita zalantza. Nork bere bideari ekin beharra. Baina, esan bezala, heldulekuren bat ere behar omen dugu. Zientzia izan daiteke horietako bat (batez ere teoria kuantikoak ulertu ez eta aurreko atalean gelditu ginenontzako). Berez konbentzioak diren neurri unitateak ere ez ditu munduaren aldakortasunaren gutiziara utzi nahi izaten. Kilogramoaren pisua ez du Parisen gorderik zuten platino-iridiozko zilindro batenak determinatuko, naturan gertatzen den konstante ezin aldatuzko batek baizik. Informazio orokorreko egunkariek ez dute zehazten, edo nik ez dut aurkitu, konstante hori zertan datzan. Azalpen korapilatsuegia izanen delakoan ez dut gehiago bilatu. Baina baliteke, zalantzaz betetako mundu honetan, aurrera ateratzeko erabiltzen ditugun heldulekuak ere hain beharrezkoak ez ditugulako frogabidea izatea honako hau. Zilindroa kendu didate eta, berez, ez dut kiloan sinesten jarraitzeko ordezkapen zehatzik behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.