Ideologia alde batera utzita (ideia politikoak asteko egun bakarrean alde batera utz baditzakegu), ez iezadazue esan ez duzuela Theresa Mayrekiko erruki pixka bat sentitzen, ostiralean bezala, hirugarrenez ofizialki, enegarrenez pribatuan, brexit-erako hitzarmena atzera bota diotela jakin duzuenean. Alderdikideen traizioa eta porrot egin dezalako gogoa (hitzarmena onartuz gero, lidergoa utziko duela zin eginarazterainokoa) ez duzue, aldeak alde, sentitu zuen larruetan? Txotxongiloa da May, txotxongilo mugimenduekin ibili ohi da May, baina guignol antzezlan tragiko batekoa, atal bakarrekoa, monotematikoa, amaitu orduko inoiz gogora ekarri nahi izanen ez duen antzezlana.Amaitu aurretik ere jendeak alde egin hasi ez da, ba.
Tragedietan bezala, halabeharraren zamarekin jolastu nahi izan du egileak. Umeoi ideia bat buruan sartu, temati. Ez dago nora joanik. Europar agintariek negoziazio gogorrak iragarri zituzten, kutsadura eraginik ez sortzeko. Britaniar agintariak damu eta errentagarritasun laburraren artean mugitu dira. Azken ekitaldia (noiz?) iritsi bitartean, May txotxongiloa trapuen saskira bota arte, zurratzearen eszena luzatzen ari dira, ideologia alde batera utzita, gehiegitxo, nire ustez.
JIRA
Txotxongiloetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu