Angel Erro.
JIRA

Haragi erorikoa

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Film edo telesail biografiko bat edo errealitatetik ateratako pertsonaiak pantailaratzen dituen bat ikustera jarri eta aktoreak nekez zahartuko dira, nekez agertuko dira lodi, itsusi, zabar, egiazkotasunak aginduko lukeen bezalakoak. Telesail batean protagonistetako batek esan du alargundu denetik etxetik ateratzen ez dela, abailduta, eta pizza izoztua eta aurretik egindako janaria besterik kontsumitzen ez duela; halere, elastikoa kenduko du eta gimnasioan landutako bularreko giharrak eta abdominalak erakutsiko ditu, inpentsan bezala. Gorputz normatiboa. Zer esanik ez emakumezkoen roletan. Ez bakarrik arauzkotzat, normaltzat ere pasarazi nahi diguten gorpuzkerek ez dute deus normaletik. Kalean ibiltzea besterik ez da behar. Halere, erraza da fikzioaren begiekin errealitateari begiratzen hastea. Gorputz perfektu eta irreal horiek normaltzat hartzea. Normaltasuna harako hura baldin bada, zer izanen gara besteok? Ana Botin bankaria bere burua eraikitako emakume gisa saldu nahi digutenean bezala, zerotik hasitakotzat, banku sail ederra oinordetzan jaso izan ez balu bezala. Zer gara besteok? Alfer hutsak? Ez gara, Enrique Maiak esan bezala, gu ere normalak, gehiengoa izan arren?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.