Angel Erro.
JIRA

Putreak

2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Etxebizitza eskubide bat baldin bada, ez genuke bertan bizitzeko (bigarren edo hirugarren egoitza moduan bada ere, izan gaitezen eskuzabal) ez bada, besteen etxebizitzekin espekulatzen utzi beharko. Funts putreak deitzen zaie (zeinen zorrotza jarri dieten izena) etxebizitzak pilatu eta haiek alokatuta etekina atera nahi izaten duten inbertsoreen funtsei. Halako batek babes ofizialeko hainbat eraikin erosi ditu Iruñean, eta orain, jakina, alokairua igo nahi diete maizterrei, babes ofizialeko alokairu bat eskuratzeak adierazten duen egoera sozioekonomikoari sorgor. Nafarroako Gobernuak irtenbideren bat aurkitzen saiatuko dela esan, eta erraza da asmatzea, alokairuan daudenak ala erkidegoaren diru kutxa izan, nor aterako den galtzaile; funts inbertsorea ez.

Alokairuen prezioetan esku hartzeko beldur politikoak eragin zuzenak ditu. Jendeak soldatatik horretara zenbat bideratu behar duen sinesgaitza da gehienetan. Are neoliberal jarrita ere, ez zuen ekonomia, kontsumoa, biziagotuko etxeko gastuak eta abar pagatu ondoren hilean 200 euro baino gehiago libre edukitzeak? Ongi dago, bai, putre izena jarrita, sarraskijaleak direlako putreak, etaazken hondakinetatik ari baitira onura atera nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.